mapa

mapa

martes, 29 de octubre de 2013

 KANPEZUKO KUADRILA

Kanpezu-Arabako Mendialdeko gaurko egoitza Santikurutze Kanpezun dago, Gasteiz-Lizarra errepidearen 7. zenbakian. Guardia Zibilaren Kuartelaren aurreko eraikin bakar batean dago, beirez hornitutako pasillo berezigarriak azaltzen dituena. Bertatik administrazio-eginkizun guztiak burutzen dira eta Kuadrillaren zerbitzu guztiez arduratzen da, nahiz eta zenbait teknikarik Udaletara jo ohi duten haien zerbitzuak betetzeko.
Sei Udalerrik osatzen dute Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla:

  1. Arraia-Maeztu.
  2. Bernedo.
  3. Kanpezu.
  4. Harana.
  5. Lagran.
  6. Urizaharra.
Aldi berean, Kuadrilla eratzen duten sei udalerriak 47 herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak.
Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuak lurralde-esparrua duten toki erakunde publikoak dira, izaera juridiko propioa eta berez jokatzeko ahalmena duten erakunde publikoak hain zuzen ere. Hauen jurisdikzioa udalerriaren lurralde-eremuarena baino txikiagoa den esparruan gauzatzen da. Kontzejuak herritarrek parte hartzeko ohiko berehalako bidea dira, eta haien interesak kudeatzeko nahiz haien oinarriak diren taldeen interesak kudeatzeko autonomia osoa dute, berezko eskuduntzak garatuz. Arabako Kontzeju guztiak ofizialki onartutako udalerriren batean txertaturik daude.
Kontzejuak Irekiak edo Itxiak izan daitezke. Kontzeju Irekiaren kasuan gobernua bizilagun guztiek egindako batzar baten bidez burutzen da, herritarrek eurek hautatutako Administrazio Batzarrak administrazioaren ardura bereganatzen duen arren. Kontzeju Itxian, berriz, Administrazio Batzarrak gobernuaren eta administrazioaren betekizunak biltzen ditu. Edozein kasutan, Kontzejuek Errejidore-Presidente bat, Administrazio-Batzarra eta Fede-Emaile bat izan ohi dute. Kontzeju Irekiek herri-bilera bat ere izaten dute.
Kontzejuak ez daude "sigla politikoen" mendean; udalerrietako hauteskundeetara, berriz, alderdi politikoak aurkezten dira. Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuen Errejidoreak eta Batzordekideak Hautatzeari dagokionez, esan dezagun 1984ko Uztailaren 30eko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren Kontzejuen errejidoreak eta batzarkideak hautatzekoa Administrazio Batzarren Hautaketa eta osaketa arautzen ditu.
Bestalde, esan behar da Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuen martxoaren 20ko 11/95 Foru Aginduak erakunde hauetan eragina duen erregulazioa bildu duela.
ARRAIA-MAEZTU-ko Udalerria 10 Kontzejutan eta 16 herritan banatzen da:
  1. Apinaniz.
  2. Atauri.
  3. Azatzeta.
  4. Korres.
  5. Maeztu.
  6. Erroeta.
  7. Laminoriako Erret Harana: Aletxak, Areatzak, Zekuianok, Ibisatek, Elortzak eta Musituk osatua.
  8. Erroitegi.
  9. Sabando.
  10. Birgara: Birgara Goienek eta Birgara Barrenek osatua.
  11. Kontzeju eta 13 herri dira BERNEDO-ko udalerria eratzen dutenak:
  12. Angostina.
  13. Arluzea.
  14. Bernedo.
  15. Navarrete.
  16. Markiz.
  17. Okina.
  18. Kintana.
  19. Durruma Kanpezu.
  20. Urarte.
  21. Urturi.
  22. Villafría.
Horiez gain Berrozi eta Izartza ere aipatu behar dira.
Hona hemen KANPEZU-ko udalerriko 5 kontzeju eta herriak:
  1. Antoñana.
  2. Bujanda.
  3. Santikurutze Kanpezu.
  4. Urbisu.
  5. Oteo.
LAGRAN-go udalerria 3 Kontzejuk eta herrik osatzen dute:
  1. Lagran.
  2. Pipaon.
  3. Villaverde.
URIZAHARRE-ko udalerriak 6 Kontzeju eta herri biltzen ditu:
  1. Baroja, Zumentuko ledaniarekin batera.
  2. Faidu.
  3. Lotza.
  4. Montoria.
  5. Pagoeta.
  6. Urizaharra.
HARANA-ko udalerria 4 Kontzejuk eta herrik osatzen dute:
  1. Alda.
  2. Kontrasta.
  3. Done Bikendi Harana.
  4. Uribarri Harana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario