AGURAINGO KUADRILA
Aguraingo kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago, Arabako Lautada izeneko eskualdea edo eremu geografikoa hartuz. Zortzi udalerrik eta 60 herrik edo kontzejuk osatzen dute, eta hiriburua Agurain bera da. Ia 400 km2-ko azalera dauka eta 11.870 biztanle zituen 2009an.Geografia
Aguraingo kuadrilla |
||
---|---|---|
![]() |
||
|
||
![]() |
||
Azalera | 397 km² | |
Biztanleria | 11.870 (2010) | |
Dentsitatea | 29,89 bizt / km² | |
Udalerriak | 8 | |
Herririk handiena | Agurain (4.801 biztanle) |
Mugakideak
Iparraldean Gipuzkoako Debagoiena eta Goierriko eskualdeekin egiten du muga; hegoaldean, Entzia-Iturrietako Partzuergoarekin; ekialdean, Nafarroako Burundarekin, eta mendebaldean, Gasteizekin.Inguru naturala
Iparraldean, sartaldetik sortaldera Elgeako mendilerroa, Urkilla eta Altzania ditugu jarraian. Hego-ekialdean Entziako mendilerroa zabaltzen da bestela.Ezaugarri hidrologikoei dagokienez Burunda eta Altzania ibaiak ipar-ekialdean eta erdialdean Zadorra ibaia, Arabako garrantzitsuena, aipatzekoak dira. Uribarri Ganboako urtegia ere, herrialde osoko ardatz hidrologikoa dena, eskualde honetan zabaltzen da.
Udalerriak

Dulantziren ingurumariak.
# | Udalerria | Alkate | Alderdi politikoa | Biztanleak (2009) |
% Populazio osoa | Lurraldea km² |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Agurain | Maider García de Vicuña Quintana | Bildu | 4.801 | 40,4 | 37,8 |
2 | Dulantzi | Joseba Koldo Garitagoitia Odria | DTI-AIA | 2.620 | 22,1 | 19,9 |
3 | Asparrena | Diego Xavier Gastañares Zabaleta | Bildu | 1.644 | 13,9 | 65,2 |
4 | Barrundia | Maria Josefa Celaya Zumelaga | Bildu | 875 | 7,4 | 97,5 |
5 | Donemiliaga | David López de Arbina Ruiz de Eguino | Bildu | 711 | 5,9 | 85,4 |
6 | Burgelu | MªNatividad López de Munain Alzola | EAJ | 541 | 4,6 | 32,1 |
7 | Iruraitz-Gauna | Fernando Pérez de Onraita Oriz | EAJ | 493 | 4,2 | 47,1 |
8 | Zalduondo | Eduardo Ribaguda Kañas | EAJ | 185 | 1,5 | 12,0 |
Aguraingo kuadrilla | 11.870 | 100 | 397,0 |
Kultura
Euskara
XVIII. mendeko amaiera arte euskararen erabilpena zabala zen Aguraingo kuadrilla honetan, 1787ko testu honek aipatu bezala: "Hablan el idioma bascongado muchos pueblos de la Vicaría de Vitoria, todos los de Gamboa, los más de Salvatierra (...)". Bestela, Eugène Coquebert de Monbret-ek 1807an egindako ikerketaren arabera euskararen eremuan sartuta zeuden Asparrena, Agurain, Iruraitz-Gauna eta Barrundia, eta dexente hegoalderago zabaltzen zen. Luis Luziano Bonapartek azkenik XIX. mendeko bigarren erdialdean Barrundiaren barruan Marieta-Larrintzar eta Elgea herri euskalduntzat jotzen zituen, erdalduntze bidean Zuhatzola, Ozeta, Hermua eta Larrea, eta erdaldunduak gainontzekoak.Euskalkiei dagokienez, Koldo Zuazok "Arabarrak Euskararen Herrian" (1999) izenburuko liburuan azaldu bezala, Aguraingo kuadrilla bitan egongo zen banatuta euskalkiaren arabera: Barrundia aldea erdialdeko eremuan barruan eta gainontzeko lurraldea sortaldekoan. Lehenengo eremuak, Barrundiak alegia, mendebaleko euskararen lurraldea den eta beste aldean dagoen Debagoienarekin bat egingo zuen, Aramaioko euskalki motarekin bat beraz. Bonapartek bereizketa hauxe egiten zuen, Landa eta Uribarri Ganboa herriak Leintz ibarra eta Oñatirekin batera sailkatu zituenez.
Bestela, Donemiliaga, Agurain, Iruraitz-Gauna eta eskualdeko gainontzeko herriek tarteko hizkera baten lurraldea osatuko zuten, hiru euskalki lurralderen nahasketa: Alde batetik gizpuzkeraren (gaur egun erdialdeko euskara) osagarriak edukiko zituen, eta hau geografikoki erabat azalduta dago Zegama beste aldean gelditzen delarik. Beste alde batetik Sakanako hizkerak eragin nabarmena izango zuen, jakina, nafarrerarena alegia. Eta azkenik mendebaleko euskararen eragina lurralde honetara iritsiko zen.
Gaur egun euskal hiztunen portzentaia %15-20koa da, eta azken urtoetan Aguraingo ikastolan eta hezkuntza arloan ezagutza areagotzea lortu dute. Azkenik, Araba Euskaraz hiru aldiz antolatu dute eskualdean, birritan Agurainen (1985 eta 2010ean) eta Araia eta Zalduondon behin (1998an).
Ondarea
Historiaurreko ondarea azpimarragarria dago ingurune honetan, Agurainen kokatuta dauden Egilatz, Sorginetxe eta Larrasoilgo trikuharriak besteak beste.Monumentu erlijiosoei dagokionez eliza erromanikoak ikusgai daude eskualdean, Burgelu, Dulantzi eta Gazeokoak (Iruraitz-Gauna) hain zuzen ere.
Arlo zibilean armarridun etxe eta jauregiak, Erdi Aro eta Pizkunde garaikoak, eskualde honetako garrantzi historikoaren lekukoak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario