ZUIAKO KOADRILA
Zuia-Gorbeialdea edo Zuiako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat da. Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten duen eskualdea. Hiriburua Murgia (Zuia) da.Zuia-Gorbeialdea | ||
---|---|---|
![]() |
||
|
||
![]() |
||
Azalera | 461,58 km² | |
Biztanleria | 9.420 (2010) | |
Dentsitatea | 20,41 bizt / km² | |
Udalerriak | 6 | |
Herririk handiena | Zuia (2.401 biztanle) |
Geografia
Mugakideak
Arabako Gorbeia mendialdea da, eta inguruko eskualdeak hauexek dira: iparraldean Arratia, Durangaldea eta Debagoiena, hegoaldean Gasteiz eta Añanako kuadrilla, mendebaldean Aiaraldea eta ekialdean Aguraingo kuadrilla eta Debagoiena.Inguru naturala
Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Azken aipatu dugun mendi gailurretik abiatu eta iparraldera dago Arangioko mendi saila: Oriol (1.128 m) mendiak Aramaioko harana ixten du mendebaletik. Eskualde honetan Kantauri eta Meditetraneoko isuraldeko uren banalerroa dago, eta horrek garrantzi handia du ingurugiroari dagokionez: bertako mendi sailak Kantauri itsasotik datorren aire hezeari agertzen zaion lehen oztopo naturala dira. Dena dela, uren banalerro hau ez da guztiz jarraia, tarteka-marteka iraganbideak baitaude; horrela eragin ozeanikoa ere erraz: sartzen da hegoaldera. Klimaren aldetik ikusita Gorbeiako mendi saila gertu dagoenez euriak ugariak dira (1.300 mm urtean), eta batez beste uttean tenperatura 10-1 1°e ingurukoa da.Horren ondonoz, mendialdean behinizat udan ez da idorraldi luzerik sortzen. Klimaren ezaugarri horien eraginez, landareetan nagusi dira pagadiak (Fagus sylvatica), lerro malkartsuetako egutera idorretan ameztiekin (Quercus pyrenaica) tartekaturik; han eta hemen, haritz kandugabea ere (Quercus petrea) ageri da. Atlantikoko isuraldean, era bereziki haran hondoetan, hariztiak (Quercus robur) ugariak dira oraindik, nahiz urte luzeeran murrizpen ikaragarria izan duten nekazaritzak, ikazkintzak eta itsasontzigintzak eraginda. Haran sakonetako harizti eia goietako pagadien artean, Arabako lur eremurik handiena hartzen duen zuhaitza dago: erkametza (Quercus faginea).
Eskualde honetako biztanleriak Arabako gainerako eskualdeen bilakaera berdintsua izan du: 1900etik 1991 arte hazkunde begetatiboa negatiboa izan da, 8.234 biztanle izatetik 5.340 biztanle izatera iritsi baita. Jakina, dentsitatea ere murriztu egin da bitarte horretan; mende hasieran 20,2 biz/kilometro koadroko baldin baziren, gaur egun 13,1 dira. Demografiaren beheranzko joera hori etengabea izan da, 1950. urtearen inguruan Zadorrako urtegiak egiten hasi zireneko tarte laburra kentzen bada.

Nabarmenezekoak dira Aramaioko herria Arabaren barnean egoteko dauden arrazoi historikoak. Izan ere, topografiari erreparatzen badiogu, Arangioko mendilerroak eta Arlabango mendiek Gipuzkoako Deba arroko lurrei begira jarezen dute Aramaio. Hala ere, 1489an Araban sartu zen, ordu arte Bizkaiko Jaurerriaren mende egonda gero.
Ekonomia

Udalerriak
Ondoko udalerriak biltzen ditu kuadrillak:Zk. | Udalerria | Kontzejuak | Alkatea | Alderdi politikoa | Biztanleria (2010) |
Biztanleriaren %-a |
Azalera (km²) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Aramaio* | Arexola Azkoaga Barajuen Etxaguen Gantzaga Ibarra Oleta Untzilla Uribarri |
Ramon Ajuria Uranga | Bildu |
1.497 | 15,9 | 73,27 |
2 | Arratzua-Ubarrundia | Arroiabe Arzubiaga Betolatza Durana Landa Langara Ganboa Luku Mendibil Uribarri Ganboa Zirao Zurbao |
Rufino Sáez de Ibarra Ruiz de Arbulo | EAJ | 913 | 9,7 | 57,41 |
3 | Legutio | Elosua-Ollerieta Goiain Legutio Urbina Urrunaga-Nafarrate |
Jon Iñaki Leza de la Llera | Bildu | 1.644 | 17,4 | 45,85 |
4 | Urkabustaiz | Abezia Abornikano Beluntza Goiuri-Ondona Inoso Izarra Larrazketa Oiardo Untzaga-Apregindana Uzkiano |
Jose Antonio Lopez Goitia | Bildu | 1.271 | 13,5 | 60,49 |
5 | Zigoitia | Akosta Apodaka Berrikao Buruaga Eribe Etxabarri Dibina Etxaguen Gopegi Larrinoa Letona Maurga Mendarozketa Murua Olano Ondategi Zaitegi Zestafe |
Joseba Mikel Las Heras Martinez de Lapera |
Bildu | 1.694 | 18,0 | 102,07 |
6 | Zuia | Ametzaga Aperregi Bitoriano Domaikia Gillerna Jugo Lukiano Markina Murgia Sarria Zarate |
Unai Gutiérrez Urkiza | Bildu |
2.401 | 25,5 | 122,49 |
Zuia-Gorbeialdea | 9.420 | 100 | 461,58 | ||||
(*) Aramaio administrazioz Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen arren, geografikoki duen loturagatik, askotan Debagoienean sartzen da. |