mapa

mapa

jueves, 31 de octubre de 2013

 ZUIAKO KOADRILA

Zuia-Gorbeialdea edo Zuiako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat da. Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten duen eskualdea. Hiriburua Murgia (Zuia) da.


Zuia-Gorbeialdea
 Araba
Zuia-Gorbeialdea armarria
Zuia-Gorbeialdea.svg
Azalera 461,58 km²
Biztanleria 9.420 (2010)
Dentsitatea 20,41 bizt / km²
Udalerriak 6
Herririk handiena Zuia (2.401 biztanle)

Geografia

Mugakideak

Arabako Gorbeia mendialdea da, eta inguruko eskualdeak hauexek dira: iparraldean Arratia, Durangaldea eta Debagoiena, hegoaldean Gasteiz eta Añanako kuadrilla, mendebaldean Aiaraldea eta ekialdean Aguraingo kuadrilla eta Debagoiena.

Inguru naturala

Eskualde honek 406 km2ko lur eremua hartzen du Gorbeiako mendi sailaren hegoaldeko isuraldean, Urkabustaizko haranean hasi eta Zuia, Zigotia eta Legution barna Aramaioko haraneraino; azken haran hori da eskualde honetan Kantaurialdera jotzen duen bakarra. Beraz, Gorbeiako mendi sailak mugatzen du eskualdea; gailurra (1.475 m) da Arabako lekurik garaiena, eta Bizkaiko muga. Mendisail horretan, euskaldunentzat izan duen esanahiagatik eta ingutuaren edertasunagatik bertan parke naturala sortzea proposatu izan da. Beste gailur aipagarriak dira: Burbona (934 m), Berretin (1.221 m) eta Oketamendi (1.027 m); azken mendi hori Zubialde ibaiak bereizten du Gorbeiako mendi sailetik, baina haren antza morfologiko handia duenez, Gorbeiatxiki ere esan izan zaio. Mendi sail garai horretako iturrietatik ibai nagusiak sortzen dita (Baias, Ugalde, Zubialde), eskualdea haran sakonetan banaezen durenak. Geomorfologiaren aldetik, Bizkaiko antiklinorio handiaren hegoko saihetsean dago ixertatutik; erliebea morfologia malkartsukoa da berez dagokion egituraren arabera: formazio monoklinala da, tuparri eta kareharri urgoniar nahiz buztin eta hareharri kretazikoen gainean sortua. Horren emaitza morfologikoa erliebe disimetrikoan ikus daiteke: iparreko isuraldea izugarri malkartsua da (1.200 metroko gainbeherak hartzen ditu); hegoko isuraldea, berriz, askoz leunagoa da, eta gehienez ere 800 metroko gainbehera hartzen du Zuiako partean. Ipar eta hego isuraldeen disimetria hori Arabako erliebearen ezaugarririk behienenetakoa da. Zenbat eta ekialderago, mendi gailurren garaiera apalagoa da: Motxotegi (817 m), Santa Engrazia (802), Albertia (867 m) edo Jarindo (896 m) dira horren lekuko. Tartean gelditzen diren haranetan komunikabideak egin dira, baiia Urrunagako urtegia ere; balio ekologiko handikoa izateaz gain, urtegiaren ingurua atseden leku paregabea da.
Azken aipatu dugun mendi gailurretik abiatu eta iparraldera dago Arangioko mendi saila: Oriol (1.128 m) mendiak Aramaioko harana ixten du mendebaletik. Eskualde honetan Kantauri eta Meditetraneoko isuraldeko uren banalerroa dago, eta horrek garrantzi handia du ingurugiroari dagokionez: bertako mendi sailak Kantauri itsasotik datorren aire hezeari agertzen zaion lehen oztopo naturala dira. Dena dela, uren banalerro hau ez da guztiz jarraia, tarteka-marteka iraganbideak baitaude; horrela eragin ozeanikoa ere erraz: sartzen da hegoaldera. Klimaren aldetik ikusita Gorbeiako mendi saila gertu dagoenez euriak ugariak dira (1.300 mm urtean), eta batez beste uttean tenperatura 10-1 1°e ingurukoa da.Horren ondonoz, mendialdean behinizat udan ez da idorraldi luzerik sortzen. Klimaren ezaugarri horien eraginez, landareetan nagusi dira pagadiak (Fagus sylvatica), lerro malkartsuetako egutera idorretan ameztiekin (Quercus pyrenaica) tartekaturik; han eta hemen, haritz kandugabea ere (Quercus petrea) ageri da. Atlantikoko isuraldean, era bereziki haran hondoetan, hariztiak (Quercus robur) ugariak dira oraindik, nahiz urte luzeeran murrizpen ikaragarria izan duten nekazaritzak, ikazkintzak eta itsasontzigintzak eraginda. Haran sakonetako harizti eia goietako pagadien artean, Arabako lur eremurik handiena hartzen duen zuhaitza dago: erkametza (Quercus faginea).
Eskualde honetako biztanleriak Arabako gainerako eskualdeen bilakaera berdintsua izan du: 1900etik 1991 arte hazkunde begetatiboa negatiboa izan da, 8.234 biztanle izatetik 5.340 biztanle izatera iritsi baita. Jakina, dentsitatea ere murriztu egin da bitarte horretan; mende hasieran 20,2 biz/kilometro koadroko baldin baziren, gaur egun 13,1 dira. Demografiaren beheranzko joera hori etengabea izan da, 1950. urtearen inguruan Zadorrako urtegiak egiten hasi zireneko tarte laburra kentzen bada.
Alabaina, azken errolderan joera hori aldatu egin dela dirudi, udal batzuetan biztanleria handitu egin baita; esate baterako, Zigoitian eta Zuian hala gertatu zen 1991ko erroldan. Biztanleriaren banaketari dagokionez, azpimarratu beharra dago desoreka bandia duela Arabako biztanle banaketak: hiru berrigunetan bakarrik dago 5.000 biztanle baino gehiago, eta hiruon artean Arabako biztanleriaren %83 osatzen dute. Aitzitik, herrigune guztien %76 ehun biztanlez beherakoa da; gisa horretako gune txikiak dira nagusi eskualde guztieian, Arabako Errioxan izan ezik. Orain aztertzen ari garen eskualdeko bost herrietan (Aramaio, Zigoitia, Legutio, Urkabustaiz eta Zuia) nagusi dira noski herrigune txikiak, batez ere 100 biztanlez heherakoak.
Nabarmenezekoak dira Aramaioko herria Arabaren barnean egoteko dauden arrazoi historikoak. Izan ere, topografiari erreparatzen badiogu, Arangioko mendilerroak eta Arlabango mendiek Gipuzkoako Deba arroko lurrei begira jarezen dute Aramaio. Hala ere, 1489an Araban sartu zen, ordu arte Bizkaiko Jaurerriaren mende egonda gero.

Ekonomia

Eskualde honetan jarduera ekonomiko garrantzitsuena nekazaritza da: iparraldean, abeltzaintza eta basogintza da nagusi; erdialdean, laboreak, patata eta ukuiluko abeltzaintza egiren dira; eta hegoaldean, laboreak, patata eta erremolatxa. Industriak ez du pisurik. Garraiobiderik nagusiak dira N-240 errepidea, Gasteiztik Bilborainokoa, eta N-622 errepidea, Gasteiz eta Zuiako harana lotzen dituena. Gainerakoan, herri bide era bidexkak besterik ez dira.

Udalerriak

Ondoko udalerriak biltzen ditu kuadrillak:
Zk. Udalerria Kontzejuak Alkatea Alderdi politikoa Biztanleria
(2010)
Biztanleriaren
%-a
Azalera
(km²)
1 Aramaio* Arexola
Azkoaga
Barajuen
Etxaguen
Gantzaga
Ibarra
Oleta
Untzilla
Uribarri
Ramon Ajuria Uranga
Bildu
1.497 15,9 73,27
2 Arratzua-Ubarrundia Arroiabe
Arzubiaga
Betolatza
Durana
Landa
Langara Ganboa
Luku
Mendibil
Uribarri Ganboa
Zirao
Zurbao
Rufino Sáez de Ibarra Ruiz de Arbulo EAJ 913 9,7 57,41
3 Legutio Elosua-Ollerieta
Goiain
Legutio
Urbina
Urrunaga-Nafarrate
Jon Iñaki Leza de la Llera Bildu 1.644 17,4 45,85
4 Urkabustaiz Abezia
Abornikano
Beluntza
Goiuri-Ondona
Inoso
Izarra
Larrazketa
Oiardo
Untzaga-Apregindana
Uzkiano
Jose Antonio Lopez Goitia Bildu 1.271 13,5 60,49
5 Zigoitia Akosta
Apodaka
Berrikao
Buruaga
Eribe
Etxabarri Dibina
Etxaguen
Gopegi
Larrinoa
Letona
Maurga
Mendarozketa
Murua
Olano
Ondategi
Zaitegi
Zestafe
Joseba Mikel
Las Heras Martinez de Lapera
Bildu 1.694 18,0 102,07
6 Zuia Ametzaga
Aperregi
Bitoriano
Domaikia
Gillerna
Jugo
Lukiano
Markina
Murgia
Sarria
Zarate
Unai Gutiérrez Urkiza
Bildu
2.401 25,5 122,49

Zuia-Gorbeialdea


9.420 100 461,58
(*) Aramaio administrazioz Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen arren, geografikoki duen loturagatik, askotan Debagoienean sartzen da.

AGURAINGO KUADRILA

Aguraingo kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago, Arabako Lautada izeneko eskualdea edo eremu geografikoa hartuz. Zortzi udalerrik eta 60 herrik edo kontzejuk osatzen dute, eta hiriburua Agurain bera da. Ia 400 km2-ko azalera dauka eta 11.870 biztanle zituen 2009an.


Geografia

Aguraingo kuadrilla
 Araba
Aguraingo kuadrilla armarria
Aguraingo Kuadrilla.svg
Azalera 397 km²
Biztanleria 11.870 (2010)
Dentsitatea 29,89 bizt / km²
Udalerriak 8
Herririk handiena Agurain (4.801 biztanle)

Mugakideak

Iparraldean Gipuzkoako Debagoiena eta Goierriko eskualdeekin egiten du muga; hegoaldean, Entzia-Iturrietako Partzuergoarekin; ekialdean, Nafarroako Burundarekin, eta mendebaldean, Gasteizekin.

Inguru naturala

Iparraldean, sartaldetik sortaldera Elgeako mendilerroa, Urkilla eta Altzania ditugu jarraian. Hego-ekialdean Entziako mendilerroa zabaltzen da bestela.
Ezaugarri hidrologikoei dagokienez Burunda eta Altzania ibaiak ipar-ekialdean eta erdialdean Zadorra ibaia, Arabako garrantzitsuena, aipatzekoak dira. Uribarri Ganboako urtegia ere, herrialde osoko ardatz hidrologikoa dena, eskualde honetan zabaltzen da.

Udalerriak

Dulantziren ingurumariak.
# Udalerria Alkate Alderdi politikoa Biztanleak
(2009)
% Populazio osoa Lurraldea km²
1 Agurain Maider García de Vicuña Quintana Bildu 4.801 40,4 37,8
2 Dulantzi Joseba Koldo Garitagoitia Odria DTI-AIA 2.620 22,1 19,9
3 Asparrena Diego Xavier Gastañares Zabaleta Bildu 1.644 13,9 65,2
4 Barrundia Maria Josefa Celaya Zumelaga Bildu 875 7,4 97,5
5 Donemiliaga David López de Arbina Ruiz de Eguino Bildu 711 5,9 85,4
6 Burgelu MªNatividad López de Munain Alzola EAJ 541 4,6 32,1
7 Iruraitz-Gauna Fernando Pérez de Onraita Oriz EAJ 493 4,2 47,1
8 Zalduondo Eduardo Ribaguda Kañas EAJ 185 1,5 12,0

Aguraingo kuadrilla

11.870 100 397,0

Kultura

Euskara

XVIII. mendeko amaiera arte euskararen erabilpena zabala zen Aguraingo kuadrilla honetan, 1787ko testu honek aipatu bezala: "Hablan el idioma bascongado muchos pueblos de la Vicaría de Vitoria, todos los de Gamboa, los más de Salvatierra (...)". Bestela, Eugène Coquebert de Monbret-ek 1807an egindako ikerketaren arabera euskararen eremuan sartuta zeuden Asparrena, Agurain, Iruraitz-Gauna eta Barrundia, eta dexente hegoalderago zabaltzen zen. Luis Luziano Bonapartek azkenik XIX. mendeko bigarren erdialdean Barrundiaren barruan Marieta-Larrintzar eta Elgea herri euskalduntzat jotzen zituen, erdalduntze bidean Zuhatzola, Ozeta, Hermua eta Larrea, eta erdaldunduak gainontzekoak.
Euskalkiei dagokienez, Koldo Zuazok "Arabarrak Euskararen Herrian" (1999) izenburuko liburuan azaldu bezala, Aguraingo kuadrilla bitan egongo zen banatuta euskalkiaren arabera: Barrundia aldea erdialdeko eremuan barruan eta gainontzeko lurraldea sortaldekoan. Lehenengo eremuak, Barrundiak alegia, mendebaleko euskararen lurraldea den eta beste aldean dagoen Debagoienarekin bat egingo zuen, Aramaioko euskalki motarekin bat beraz. Bonapartek bereizketa hauxe egiten zuen, Landa eta Uribarri Ganboa herriak Leintz ibarra eta Oñatirekin batera sailkatu zituenez.
Bestela, Donemiliaga, Agurain, Iruraitz-Gauna eta eskualdeko gainontzeko herriek tarteko hizkera baten lurraldea osatuko zuten, hiru euskalki lurralderen nahasketa: Alde batetik gizpuzkeraren (gaur egun erdialdeko euskara) osagarriak edukiko zituen, eta hau geografikoki erabat azalduta dago Zegama beste aldean gelditzen delarik. Beste alde batetik Sakanako hizkerak eragin nabarmena izango zuen, jakina, nafarrerarena alegia. Eta azkenik mendebaleko euskararen eragina lurralde honetara iritsiko zen.
Gaur egun euskal hiztunen portzentaia %15-20koa da, eta azken urtoetan Aguraingo ikastolan eta hezkuntza arloan ezagutza areagotzea lortu dute. Azkenik, Araba Euskaraz hiru aldiz antolatu dute eskualdean, birritan Agurainen (1985 eta 2010ean) eta Araia eta Zalduondon behin (1998an).

Ondarea

Historiaurreko ondarea azpimarragarria dago ingurune honetan, Agurainen kokatuta dauden Egilatz, Sorginetxe eta Larrasoilgo trikuharriak besteak beste.
Monumentu erlijiosoei dagokionez eliza erromanikoak ikusgai daude eskualdean, Burgelu, Dulantzi eta Gazeokoak (Iruraitz-Gauna) hain zuzen ere.
Arlo zibilean armarridun etxe eta jauregiak, Erdi Aro eta Pizkunde garaikoak, eskualde honetako garrantzi historikoaren lekukoak dira.

 AIARAKO KUADRILA

 Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat da, probintziako ipar-mendebaldean eta izen bereko haranean kokatua. Udalerri hauek hartzen ditu: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo. Guztira 328,12 km² ditu (Arabaren % 10), eta 34.231 biztanle zituen 2010ean (Arabaren % 11).
Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio (hiriburua) eta Amurrio, biztanleria aldetik herrialdeko bigarren eta hirugarren udalerriak, hurrenez hurren.

Udalerriak

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aiaraldea
 Araba
Aiaraldea armarria
Aiaraldea.svg
Azalera 328,12 km²
Biztanleria 34.231 (2010)
Dentsitatea bizt / km²
Udalerriak 5
Herririk handiena Laudio (18.276 biztanle)
Aiaraldeak bost udalerri biltzen ditu. Eskualdearen azaleraren % 40 Aiarak hartzen badu ere, Aiaraldeko biztanleria oso kontzentratuta dago Laudion eta Amurrion, ondorengo taulan ageri denez.

 

Udalerria Kontzejuak Alkatea Alkatearen
alderdi politikoa
Biztanleria
(2010)
Biztanleriaren
ehunekoa,
Aiaraldeko
guztizkoan
Lur eremua
(km²)
1 Laudio
Natxo Urkixo Bildu 18.420 53,8 37,56
2 Amurrio Aloria
Artomaña
Baranbio
Delika
Larrinbe
Lekamaña
Lezama
Saratxo
Tertanga
Josune Irabien EAJ 10.050 29,3 96,36
3 Aiara Aginaga
Añes
Arespalditza (herriburua)
Beotegi
Erbi
Erretes-Lanteno
Etxegoien
Izoria
Kexaa
Lanteno
Lexartzu
Luiaondo
Luxo
Madaria
Maroño
Menagarai
Menoio
Murga
Olabezar
Opellora
Ozeka
Sanbantone
Soxo
Zuhatza
Josu Artetxe Bildu 2.827 8,3 140,85
4 Artziniega
Agurtzane Llano EAJ 1.818 5,3 27,45
5 Okondo
Sergio Tato Bildu 1.116 3,3 29,90

Aiaraldea

34.231 100 328,12
Horietaz gain, Bizkaiko Orozko eta Urduña ere Aiaraldekotzat jotzen dira, arrazoi geografiko eta sozialengatik.

Historia

Aiarako Jaurerriak garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan. XIV.-XV. mendeetan, Arabako gainerako lurraldeak bezala, Gaztelako Koroaren menpe geratu zen.

Ekonomia

Oro har, industriari emandako eskualdea da. Lehen sektoreak ez du pisu handirik, baina Aiaraldea da Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia, jatorrizko izendapena 2003tik duena, eta Amurrion daude bailarako bi upelategiak.

Hizkuntza

Gaztelania da nagusi Aiaraldean, baina azken hamarkada hauetan gero eta handiagoa da euskaldunen kopurua. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 58 erdalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 33.246 biztanleetatik 6.791 euskalduntzat zuten euren burua, 7.037k ia euskalduntzat -euskara indarberritzen ari den seinale- eta 19.418k erdalduntzat.

martes, 29 de octubre de 2013

BIASTERIKO KUADRILA

22 Udalerretan banatzen da bisteriko koadrila: 
Assa
Bastida
Benasperi
Bilar
Buradon Galtzaga
Ekora
El campillar
Eskuernaga
Gorrebusto
Biasteri
Kripan
Labraza
Lantziego
Lapuebla Labarka
Leza
Mañueta
Moreta
Nabaridas
Oion
Paganos
Samaniego
Serna
Zieko


GASTEIZKO KUADRILA

Gasteizko kuadrilla
 Araba
Gasteizko kuadrilla armarria
Alava municipalities Vitoria-Gasteiz.JPG
Azalera 276,81 km²
Biztanleria 238.247 (2010)
Dentsitatea 860,69 bizt / km²
Udalerriak 1
Herririk handiena Gasteiz (238.247 biztanle)
Gasteizko kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Gasteiz udalerriaren eremu berbera hartzen du. Hedaduraz kuadrilletan txikiena izan arren (277 km²ko hedadura), Arabako biztanleriaren 3/4ak biltzen ditu.
Gaur egun, ondorengo udalerri bakarra biltzen du, Gasteiz hain zuzen ere. 1840. urtean Gasteizko kuadrillatik hainbat udalerri atera ziren Añanako kuadrilla sortzeko.

 KANPEZUKO KUADRILA

Kanpezu-Arabako Mendialdeko gaurko egoitza Santikurutze Kanpezun dago, Gasteiz-Lizarra errepidearen 7. zenbakian. Guardia Zibilaren Kuartelaren aurreko eraikin bakar batean dago, beirez hornitutako pasillo berezigarriak azaltzen dituena. Bertatik administrazio-eginkizun guztiak burutzen dira eta Kuadrillaren zerbitzu guztiez arduratzen da, nahiz eta zenbait teknikarik Udaletara jo ohi duten haien zerbitzuak betetzeko.
Sei Udalerrik osatzen dute Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla:

  1. Arraia-Maeztu.
  2. Bernedo.
  3. Kanpezu.
  4. Harana.
  5. Lagran.
  6. Urizaharra.
Aldi berean, Kuadrilla eratzen duten sei udalerriak 47 herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak.
Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuak lurralde-esparrua duten toki erakunde publikoak dira, izaera juridiko propioa eta berez jokatzeko ahalmena duten erakunde publikoak hain zuzen ere. Hauen jurisdikzioa udalerriaren lurralde-eremuarena baino txikiagoa den esparruan gauzatzen da. Kontzejuak herritarrek parte hartzeko ohiko berehalako bidea dira, eta haien interesak kudeatzeko nahiz haien oinarriak diren taldeen interesak kudeatzeko autonomia osoa dute, berezko eskuduntzak garatuz. Arabako Kontzeju guztiak ofizialki onartutako udalerriren batean txertaturik daude.
Kontzejuak Irekiak edo Itxiak izan daitezke. Kontzeju Irekiaren kasuan gobernua bizilagun guztiek egindako batzar baten bidez burutzen da, herritarrek eurek hautatutako Administrazio Batzarrak administrazioaren ardura bereganatzen duen arren. Kontzeju Itxian, berriz, Administrazio Batzarrak gobernuaren eta administrazioaren betekizunak biltzen ditu. Edozein kasutan, Kontzejuek Errejidore-Presidente bat, Administrazio-Batzarra eta Fede-Emaile bat izan ohi dute. Kontzeju Irekiek herri-bilera bat ere izaten dute.
Kontzejuak ez daude "sigla politikoen" mendean; udalerrietako hauteskundeetara, berriz, alderdi politikoak aurkezten dira. Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuen Errejidoreak eta Batzordekideak Hautatzeari dagokionez, esan dezagun 1984ko Uztailaren 30eko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren Kontzejuen errejidoreak eta batzarkideak hautatzekoa Administrazio Batzarren Hautaketa eta osaketa arautzen ditu.
Bestalde, esan behar da Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuen martxoaren 20ko 11/95 Foru Aginduak erakunde hauetan eragina duen erregulazioa bildu duela.
ARRAIA-MAEZTU-ko Udalerria 10 Kontzejutan eta 16 herritan banatzen da:
  1. Apinaniz.
  2. Atauri.
  3. Azatzeta.
  4. Korres.
  5. Maeztu.
  6. Erroeta.
  7. Laminoriako Erret Harana: Aletxak, Areatzak, Zekuianok, Ibisatek, Elortzak eta Musituk osatua.
  8. Erroitegi.
  9. Sabando.
  10. Birgara: Birgara Goienek eta Birgara Barrenek osatua.
  11. Kontzeju eta 13 herri dira BERNEDO-ko udalerria eratzen dutenak:
  12. Angostina.
  13. Arluzea.
  14. Bernedo.
  15. Navarrete.
  16. Markiz.
  17. Okina.
  18. Kintana.
  19. Durruma Kanpezu.
  20. Urarte.
  21. Urturi.
  22. Villafría.
Horiez gain Berrozi eta Izartza ere aipatu behar dira.
Hona hemen KANPEZU-ko udalerriko 5 kontzeju eta herriak:
  1. Antoñana.
  2. Bujanda.
  3. Santikurutze Kanpezu.
  4. Urbisu.
  5. Oteo.
LAGRAN-go udalerria 3 Kontzejuk eta herrik osatzen dute:
  1. Lagran.
  2. Pipaon.
  3. Villaverde.
URIZAHARRE-ko udalerriak 6 Kontzeju eta herri biltzen ditu:
  1. Baroja, Zumentuko ledaniarekin batera.
  2. Faidu.
  3. Lotza.
  4. Montoria.
  5. Pagoeta.
  6. Urizaharra.
HARANA-ko udalerria 4 Kontzejuk eta herrik osatzen dute:
  1. Alda.
  2. Kontrasta.
  3. Done Bikendi Harana.
  4. Uribarri Harana.

AÑANAKO KUADRILA

Añanako Kuadrilla Arabako zazpi koadriletako bat da. 693,2 km² eta 8.283 biztanle ditu.

Arabako koadrilak erakunde modernoak dira, eta historiako tradizioekin batera, eskualdeetako eta haien biztanleen beharrizanak administratzen eta asetzen dituzte. Añanako Kuadrilla ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.
Ondo bereizitako bi paisaia ikusteko aukera izango duzu: Batetik, Mendebaldeko Ibarrak (eskualde horretan daude koadrila honetako herririk gehienak); eta, bestetik, Lautada (hor dago Oka Iruña).
Klimaz denaz bezainbatean, iparraldetik Bizkaiko Golkoko itsasoak eragiten digu, eta hegoaldetik Mediterraneo itsasoak. Beraz, barrualdeko kantabriartzat definituko dugu gure klima. Orografia ere berezia da, elkarrekin lotzen ez diren haranak baitaude.
Arabarrok, batez ere, nekazaritzatik, abeltzaintzatik eta basogintzatik bizi gara. Hala ere, azkenaldian industria ere garapen tresna garrantzitsu Kontuan hartzen hasi da, eta gure potentzial turistikoaren sustapenari ekin zaio.

Hauek dira Añanako Kuadrillako udalerriak: